Descripción
EGITARAUA:
- Otsailak 16:
- 17:30etan Musika Eskolak emango die hasiera inauteriei herriko kaleak alaituz.
- Otsailak 17:
- 15:00-16:15 euskal inauteriak ospatuko dituzte Elgoibarko ikastolako ikasleek, kalejira koloretsu bat ere eginez.
- 23:00etan Sinuöse inauterietako XXVII kontzertua ospatuko da Kultur Etxeko sotoan.
- Otsailak 18:
- 12:15etan marrazki lehiaketaren sari banaketa egingo da Kalegoen plazan.
- 12:30etan, Inguma taldeak dantza herrikoien kale erromeria eskainiko du.
- 17:30-19:00 Karaokea Maalako parkean izango da.
- 19:00etan mozorroen eta karrozen kalejira abiatuko da Maalako parketik Kalebarren plazaraino. Kalejira animatuko dute, noski, Mauxitxa txaranga eta erraldoi, buruhandi eta zezenzikletak.
- 00:00-02:00 aukeratutako abestiak taldean edo bakarka abesten eta interpretatzeko bertsioen gaua izango da (play back).
- Otsailak 22:
- 17.00etan Kantu Kolore taldearen ‘Esna zaitez’ haurrentzako ikuskizuna eskainiko da Herriko Antzokian.
- 17:30-20:30 dantza eta mozorro lehiaketa ospatuko da Jubilatuen biltokian eta mozorro onenei bi sari banatuko zaizkie.
- 18:15etan Maalako parketik irtengo da txarangaren Mauxitxaren kalejira, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin lagunduta.
Valoraciones
No hay valoraciones aún.